2013/02/24

ELURRA MARA MARA...

Otsaileko domeka honetan, elurraz eta naturaz gozatzeko aukera ederra izan dugu. Edozein egunetan Arno mendia dotore ageri bada ere, gaurkoan zoragarri zegoen soineko txuriarekin.

2013/02/09

MOLLAKO TXABOLAK

Apareju, xira, txatxola, suesta, entzerau, kañabera...zenbat gauza gelditu ote dia lur-azpian, baina batez ere oroitzapenak. Zenbat oroitzapen, zenbat kontu, zenbat arratsalde goxo...txabola hauen aurrean. Makiña bat ordu pasatu ditut nere aitarekin txabola hauetan; itxasorako aparejuak prestatzen, masixa barrilletan sartzen, motorra pintatzeko pintxurak preparatzen...
Pena da benetan! lur-jausi baten ondorioz Mutrikuko toki polittenetako bat erdi lurperatuta gelditu baita.

OLABARRIETA AUZOAN SANTA ESKEAN

Dios te salve ongi etorri...

Urtero legez, Olabarrietako auzoan Santa-eskaleak ikusteko aukera izan genuen. Olabarrieta auzoa, Arnoren oinean dagoen auzo dotorea dugu eta bertako baserritarrak koplatzeko aukera izan zuten koplariek. Eguraldiak ez zigun asko lagundu; euria, kazkabarra...baina, ateri-uneak ere izan genituen. Giro ezin hobean pasatu genuen eguna. Iluntzean, Kalbario gaineko baserrietan izan ginen eta bertan, Ibiri eta Olatz auzoan ibili ziren santa-eskaleekin elkartu ginen denok batera jarraitzeko.

...legearekin kunplitzen degu Santa-eskeko eguna.